Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Ana Junyent: "Oso garrantzitsua da igandean puntuatzea eta, ahal izanez gero, etxean irabaztea"

"Gogotsu eta ilusio handiz ekingo diogu hurrengo partidari", adierazi du entrenatzaile armaginak

Ana Junyent-ek prentsaurrekoa eskaini du igandean Real Betisen aurka (11:30) ligako zazpigarren jardunaldia jokatu aurretik. Ana Junyent-en hitzetan "oso garrantzitsua da aste honetan puntuak lortzea, eta ahal izanez gero, etxean irabaztea"

ANIMOAK ALDAGELAN AZKEN PARTIDAREN OSTEAN

"Real Madrilen aurka egindako lan onak konfiantza eman digu". "Ondo ari gara lanean eta edozein talderen aurka lehiatu dezakegula uste dut". "Gogotsu eta ilusio handiz ekingo diogu hurrengo partidari". 

PARTIDAREN GARRANTZIA

"Oso garrantzitsua da igandean puntuatzea, eta ahal izanez gero, etxean irabaztea. Unbe gotorleku bihurtu dugu eta horrela jarraitu behar du".

"Badakigu Real Betis oso talde zaila dela eta jokalari oso onak dituela, baina gu oso ondo ari gara lanean eta taldea hobetzen ari da eta igande honetan irabazteko aukera dugula uste dugu"

PUNTUAK LORTZEAREN GARRANTZIA

"Garrantzitsua da igandean puntuatzea". "Betisen aurka irabazi dezakegula uste dut". 

PARTIDA MOTA

"Partidako denborak markatzen ahaleginduko gara, eta baloia asko edukitzen saiatuko gara".  Gainera, "baloia azkar berreskuratu beharko dugu, eta aukera askoko neurketa espero dut". 

"Azken finean, os partida lehiatua izango da eta guk baloiaren jabetza nahi dugu". 

REAL BETIS

"Oso jokalari onak dituen taldea da, gainera elkarrekin jokatzen denbora asko daramate jokalariek eta baloi bakoitza borrokatzen duen taldea da". "Gainera, talde konstantea da, partida osoan zehar erritmoa mantentzen duena".  "Halaber, sinesten duen eta amore ematen ez duen taldea da".

LESIOAK

"Gutxinaka jokalariak errekuperantzen goaz". "Noko eta ADT hasi dira pixkanaka taldearekin sartzen, baina oraindik ez daude jokatzeko prest". Bestalde, "Bernabé guztiz errekuperatua dugu". "Jokalariak berreskuratzen ari gara eta laster efektibo gehiago izango ditugula uste dut".

AIDA ETA LLOMPART SELEKZIOAREKIN

"Selekzioak deitzeak beti suposatzen du sari bat". "Maria LLompart joan den denboraldian izan zen, eta Aida duela bi urte joan zen selekzioarekin". "Biak oso ondo ari dira lanean, eta uste dut sari bat dela bai bi jokalarientzat, bai taldea egiten ari den lanari".