Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Ana Junyent: "Lehiakorrak izango gara eta partidaren bila aterako gara, hori da partida guztietan egiten ari garena eta ez dugu aldatuko".

"Taldea konfiantzarekin dago, jokalariek badakite gauzak ondo egiten ari direla eta badakigu hobetzen ari garela", adierazi du entrenatzaile armaginak

Ana Junyentek prentsaurrekoa eskaini du bihar Levanteren aurka Ligako laugarren jardunaldia jokatu aurretik. Partida bihar jokatuko da 18:00tan Ciudad Deportiva Levaten. Entrenatzaile armaginaren hitzetan, "lehiakorrak izango gara eta partidaren bila aterako gara, hori da partida guztietan egiten ari garena, eta ez dugu aldatuko".

UD Levanteren aurkako partida

"Beste partida mota bat izango da, aurkari ezberdina delako eta partida honetatik zer atera dezakegun ikusiko dugu".

"Argi dago lehiakorrak izango garela eta partidaren bila joango garela". "Hori da partida guztietan egiten ari garena eta ez dugu gidoia aldatuko".

Partida mota

"Levanteren aurkako partidaren gakoa partidaren uneak kudeatzea izango da". "Levantek Betisen aurka berdindu zuen eta badakigu etxean jokatuta gainera. partidaren bila joango dela".

"Guk oso ondo jakin behar dugu partidako uneak kudeatzen". "Konfiantza izan behar dugu eta lasai egon behar gara, aukerak eta gure momentuak izango ditugula jakinda". 

Derbia jokatu ondoren egindako irakurketa

"Min ematen du galtzeak". "Azken minutuetan galtzeak ere amorrua ematen du". "Partidako azken minutuetan baloia eusten saiatu behar gara, baita kontzentrazioa mantentzen ere". 

"Badakigu hori dela egin behar dugun lana, egiten ari gara, horren jakitun gara eta hobetu egingo dugu eta lortuko dugu".

"Partida guztietatik ikasten dugu, Villarrealen aurkako partidatik ikasi genuen eta Athleticen aurkako partidatik ere ikasi dugu"

Animoak partidaren ostean

"Taldea ondo dago". "Markagailua aldekoa izan ez bazen ere, jokoa ona izan zen eta  jarrera ere ona izan zen". "Indartuta atera gara Athletic Club bezalako aurkari zail baten aurka horrela jokatu ondoren".

"Taldea konfiantzarekin dago, jokalariek badakite gauzak ondo egiten ari direla eta badakigu hobetzen ari garela". "Lehiatzen jarraitzeko gogotsu gaude, hazten jarraitzeko eta azken minutuetan ihes egiten ari zaizkigun markagailuei buelta emateko". "Lanean ari gara eta konfiantza handiarekin".

Jokalarien egoera

"Bernabek molestia txiki batzuk izan ditu belaunean, baina berarekin konta dezakegu". "Aurreko astean genituen gainerako jokalariak jokatzeko prest daude".

Bestalde, "Llompart prest dago eta taldearekin entrenatu du astean zehar. Noko ere taldearekin entrenatzen hasi da, baina ez dago partida honetarako prest".