Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Ana Junyent : " Hiru puntuak lortu nahi ditugu eta etxera zerbait ekartzeko aukera dugula uste dut".

"Irabazten hasteak morala eta konfiantza eman digu", adierazi du entrenatzaile armaginak

Ana Junyentek prentsaurrekoa eskaini du igandean Villarrealen aurka ligako bigarren jardunaldia jokatu aurretik (Miralcamp Kirol Hiriko Mini Estadi, 11:00). Entrenatzaileak adierazi duenez, "hiru puntuen bila joango gara eta etxera zerbait ekartzeko aukerak ditugula uste dut".

Ligako estreinaldia

"Irabazten hasteak, eta are gehiago Sevilla bezalako aurkari baten aurka, morala eta konfiantza eman digu". "Ez da erraza hainbeste aldaketa barneratzea denbora laburrean, baina horrela irabazteak konfiantza handia eman digu".

"Igandeko partidan gehien gustatu zitzaidana taldearen jarrera eta gogoa izan zen. Eibar berri hau islatu nahi izatea hain zuzen izan zen".

"Hobetu beharreko ñabardurak daude, baina hazten ari den taldea da, eta denbora eman behar zaie ñabardura eta kontzeptu berriak barneratuta egon daitezen".

Jokatzeko modua

"Gehiago konbinatzen saiatzen den taldea ikusiko dugu, aurkariari presio handia egiten diona, arnasa hartzen uzten ez dizuna, hegaletan oso ondo sartzen dena eta motzean eta luzean joka dezakeena". "Ñabardura ezberdinak daude eta aurpegi ezberdinak ditugu".

Hurrengo partida

"Aurkari oso zaila da, igo berria den arren, oso ondo ari da lanean". "Badakigu gauzak zailak jarriko dizkigutela, baina gu lehiatzera eta irabazten saiatzera joango gara".

"Bi taldeek gauza ezberdinak planteatuko dituzten partida ikusiko dugu, eta ez da erraza izango beraientzat ezta guretzat ere". "Gu ere asko estutzen duen taldea gara, arnasa hartzen uzten ez dizuna, eta haiek ere bai".

Partidaren garrantzia

"Puntuatzen jarraitzea zoragarria izango litzateke, eta hori da asmoa". "Geldialdira sei punturekin joateak poza ematen dizu".

"Hiru puntuak lortzen saiatuko gara eta etxera zerbait ekartzeko aukerak ditugula uste dut".

Villarreal CF

"Ondo dakite zertara jokatzen duten, nola jokatzen duten, ondo ezagutzen dute entrenatzailea eta horrek nolabaiteko segurtasuna ematen die eta talde gogorra da".

"Villlarrealek joko nahiko zuzena proposatzen du". 

"Arnasarik hartzen uzten ez dizun taldea da, eta defentsa aldetik oso sendoa da".

Taldea

"Oraintxe bertan plantilla itxitzat ematen dugu". "Rachael heltzear dago eta ADT, Honoka, Noko eta Ruth baja dira". "Hasiera batean, lehengo astean bezala daukagu taldea, baina askoz moral gehiagorekin".

"Gainera, oso pozik nago jokalari guztien lanarekin".