Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Ana Junyent, Eibarreko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria

Ana Junyent izango da Eibarreko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea datorren denboraldian. Kataluniako prestatzaileak denboraldi baterako kontratua sinatu du.

Anna Junyent Barçako jokalaria izan zen bederatzi urtez. Aurretik, lau urte jokatu zituen Sabadell futbol taldean. Azken bi urteetan Reto Iberdrola Ligan jokatzen duen CE Seagull taldeko entrenatzailea izan da.

Horrez gain, Sacramenton eta FC Barcelonako kirol-hirian lan egin du, entrenatzaile taldeak eta entrenamendu saioak zuzentzen.

Aurretik, eta hiru urtez, Estatu Batuetan entrenatzen aritu zen, ligako kategoria gorenean, United Futbol Academy-an.

Gainera, Katalunian emakumezko zein gizonezko harrobiko hainbat talde ere zuzendu ditu.