Skip to main content
Kluba

SD Eibar-eko oinarrizko futbolaren aktibitate zabala asteburu honetarako

.SD Eibar-eko oinarrizko futboleko taldeek hamar partidu jokatuko dituzte asteburu honetan, horietako bi, lehiaketa ofizialekoak izango dira.

There are no reactions yet. Be the first!

Partidu ofizialak, batetik Ohorezko Mailako Jubenilek lehenengo jardunaldia jokatuko dute Lezaman Athletic-en aurka larunbatean 12:30etan. Bestetik, Euskal Ligako Kadeteek, Unben jokatuko dute euren norgehiagoka Olarizu-ren aurka larunbatean 17:00etan.

Astebururako egutegia hurrengoa da:

Ohorezko Mailako Jubenila (liga): Athletic-Eibar (Lezama, larunbatean 12:30etan)

Ohorezko Liga Jubenila (lagunartekoa): Santutxu C- Eibar (Maiona, igandean 17:00etan)

Euskal Ligako Kadetea (liga): Eibar-Olarizu (Unbe, larunbatean 17:00etan)

Ohorezko Kadetea (lagunartekoa): Eibar-Hernani B (Unbe, larunbatean 15:00etan) 

Ohorezko Infantila (lagunartekoa): Ermua- Eibar (Ermua, larunbatean 12:00etan)

Infantil Txiki (lagunartekoa): Eibar- Arrasate (Unbe, larunbatean 15:00etan)