
Ametsaren amaiera
Eibarrek 4-1 galdu du Valentziaren aurka eta agur esan dio Lehen Mailari
Eibarrek Valentziaren aurka galdu du Ligako azken-aurreko jardunaldian eta agur esan dio Santander Ligari. Armaginek hiru puntuak behar zituzten salbazioa lortzeko borrokan bizirik jarraitzeko, baina Guedesen gol goiztiar batek Mendilibarren taldearen plana zaildu du, eta, erreakzionatzeko ahaleginak egin arren, ezin izan dute etxekoen sendotasuna gelditu.
Bigarren itzulian taldearen atzetik ibili diren mamuak agertu dira berriro Mestallan. Hasi eta berehala, armaginak atzetik ikusi dira markagailuan. Etxekoek, gainera, errenta handi dute hemeretzigarren minutuan. Solerren golak armaginek erreakzioa zapuztu du. Ostera, Solerrek berak hirugarren egin du.
Atsedenaldira iritsi aurretik, Bryan Gil sartu berriak aldea murriztu du. Markagailuan hurbiltzeko aukera paregabe ere izan dute eibartarrek, baina Arbillaren errematea zutoinean jo eta aldaratuta atera da.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Guedesek 4-1ekoa egin du eta punturen bat urratzeko edozein ilusio txiki bota du.