
Kluba
Amaitu dira Ipuruako belarra berroneratzeko lanak
Zelaia abuztuaren erdialderako prest egongo da liga hasteko
Ipuruako belarra berroneratzeko lanak amaitu dira dagoeneko eta zelaia estaliko duen ereite lanak abian dira.
Joan den astelehenean hasi ziren berroneratze lanak: lur naturala kendu zuten soropiletik eta harearekin ziztatu eta sastatu zuten. Ostera, ereite lanak egin dira, Lolium perenne ( % 70) eta poa pratensis ( % 30) espezieen nahasketarekin.
Mantentze lan hauen helburua zelaia abuztuaren erdialdiean aurreikusita dagoen ligaren hasierarako egoera ezin hobean egotea da.
Egungo jokalekuaren itxura belar artifizialari dagokio, belar hibridoaren % 5. Gainerako % 95a ereiten ari den belar naturalarekin estaliko da.