Skip to main content
EU
Kluba

Amaitu da Areitio kirol hiriko obren lehen fasea

Esparrua eraisten hasi dira, eta, ondoren, urbanizazio-lanak egingo dituzte

Areitio kirol-hiriko obren lehen fasea, lur-mugimenduei eta nibelazioari dagokiena, aurreikusitako epeen barruan amaitu da.
Fase hori amaitu ondoren, zehaztuta eta finkatuta geratu dira aurreikusitako bost eremuak instalatzeko plataformak.
Aste honetan, Esparru jatetxe zaharraren eraikina eraisten ari dira, eta horren ordez, egungo eraikuntza-araudira eta instalazioen beharretara egokitzen den beste bat jarriko da.
Hurrengo urratsa ingurua urbanizatzen hastea izango da, kirol-hiria Mallabiko hirigunearekin lotuko duen espaloi bat eta ibilgailuen zirkulazioa eta instalazioetarako sarbideak antolatuko dituen biribilgune bat eraikiz.
2022a amaitu baino lehen 1., 2. eta 3. eremuetako harmailak eraikitzen hastea aurreikusi da.