
Lehen Emakumezkoen Taldea
Amaia Peña De las Heras armagina izango da denboraldia amaitu arte, Athletic Clubek utzita
SD Eibarrek eta Athletic Club-ek akordioa itxi dute, eta Amaia Peña De las Heras atezaina armagina izango da denboraldi amaierara arte.
Amaia Peña De las Heras 22 urteko atezaina da. 2014-2015 denboraldian iritsi zen Athletic Clubera bigarren taldean jokatzeko. Guztira 37 neurketa jokatu zituen emakumezkoen filialarekin. 2016-2017 denboraldian Pitt´s Panthers taldean jokatu zuen. 2020 urtean debutatu zuen lehen taldearekin eta 6 partida jokatu ditu Primera Iberdrola Ligan. Gainera, Amaia Espainiako selekzioarekin aritu da azpiko mailetan. 2015ean Europako txapelduna izan zen 17 urte azpikoarekin eta munduko azpitxapelduna 19 urte azpikoarekin
Ongi etorri, Amaia!