Skip to main content
EU
Kluba

Amaia Gorostiza, SD Eibarreko presidente berria

Gaur izendatu dute posturako, administrazio-kontseiluaren bilkuran

Amaia Gorostiza SD Eibarreko presidente izendatu du gaur klubaren administrazio-kontseiluak, Alex Aranzábalen ordez.

Eibarko klubaren zuzendari berria 2014tik da erakundeko kontseiluko kidea, eta SD Eibarren 75 urteko historian presidente-kargua hartzen duen lehen emakumea da.

Amaia Gorostiza Eibarren jaioa da, eta Amaya Tellería taldeko administrazio-kontseiluko kidea da, bai eta Elkargi SGR-ren kontseiluko kidea eta Batzorde Ekonomikoko kidea eta APD Zona Norteko kontseiluko kidea eta ikuskatzailea ere.