/
Skip to main content
Lehen Taldea

Almeriako partidarako 50 sarrera salgai

Sarrerak 20 eurotan eros daitezke Ipuruan

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek salgai jarri ditu Ipuruako Orsaixan Bazkidearen Arretarako Bulegoan datorren astelehenean Almeriaren aurka 21:00tan jokatuko den neurketarako sarrerak. Guztira 50 sarrera igorri ditu talde andaluziarrak.

Sarrerak 20 euroren truke eskuratu daitezke gaurtik hasita ostiraleko 13:00ak bitarte.

Sarrerak erosten direnean, nahitaezkoa izango da zaleen izen-abizenak eta NAN zenbakia ematea.