Skip to main content
EU
Kluba

Alex Malon, Jaime Dios, Jose Hernandez, Juan Carlos Lazaro eta Miguel Mari, SD Eibarreko filialeko jokalari berriak

Bost jokalariek 2021ko ekainera arte sinatu dute kontratua

SD Eibarrek bere filial CD Vitoriarako bost fitxaketa itxi berri ditu. Alex Malon, Jaime Dios, Jose Hernandez, Juan Carlos Lazaro “Kaiser” eta Miguel Mari dira, eta Lorca B, Osasuna B, Ucam Murcia B, Levante B eta Valladolid B taldeetatik datoz, hurrenez hurren. Jokalari guztiek 2021ko ekainaren 30ra arte sinatu dute.

Alex Malon libre dator Lorcarekin zuen kontratua amaitu eta gero. Hirugarren mailako bere filialean aritu da azken denboraldian. 21 urteko ezker atzelaria, Gandian jaioa da Malon, eta baloia atzetik ateratzen trebea da. Etorkizuneko jokalaria da, eta aurten 32 neurketa jokatu eta 2 gol egin ditu.

Jaime Dios abiadura handiko eskuin hegalekoa da, potentzia handikoa eta trebea, eta hanka biak ondo maneiatzen ditu. Osasunatik libre dator. Azken denboraldia gorritxoen filialean aritu da, eta 37 norgehiagoka jokatu eta sei gol egin ditu. Iruindarrak 20 urte ditu.

Jose Hernandez atzelari sendoa da. Eskuin zentrala, balioa ateratzen abila da. Ucam Murtziarekin kontratua amaitu ostean libre iritsi da Eibarrera. 21 urte ditu Murtziako Fuente Alamokoa, eta aurten Ucam Murtziako filialean aritu da, hirugarren mailan.

Juan Carlos Lazaro “Kaiser”, Bigarren B Mailan esperientzia duen jokalaria da. Eskuinetik jokatzen duen zentrala da, indartsua eta goitik ondo moldatzen dena. Vilamarxanten (Valentzian) jaioa, 22 urte ditu eta Levante Btik libre iristen da.  

Miguel Mari pibotea da, jokoa ondo irakurtzen trebea eta baloiarekin ausarta. Alacanteko 21 urteko atzelaria libre iritsi da Valladolid Btik, non Bigarren B Mailan aritu den. Gaztea izan arren, Valentzian eta Milango Interren harrobietan izan da.