Skip to main content
EU
Peñak

Alemaniak eta Greziak ere badute SD Eibarren lagunarte ofizial bat

Aste honetan SD Eibarren bi lagunarte berri sortu dira, bata Alemanian “Eibar Fründe Alleman – Pintxos und Flönz” eta bestea Grezian “Griego Fan Club SD Eibar”

Estatuko eta nazioarteko babesa handitzeko kanpainak aurrera darrai Eibarren. Aste honetan bi lagunarte ofizial berri ditu klubak, bata Alemanian eta bestea Grezian. Guztira, 19 dira munduan zehar banaturik diren SD Eibarren lagunarte ofizialak.

Hitz-joko bat erabiliz, Alemaniako Eibarren Lagunarte Ofizialak, “Eibar Fründe Al(l)eman(n) – Pintxos und Flönz” du izena. 9 bazkide ditu gaur egun eta Colonian kokaturik dago. Thomas Pechlof presidentearen hitzetan "bederatzi bazkideak koadrila berekoak gara, baina aldi berean Alemaniako klub ezberdinetakoak, hala nola, Schalke, Borussia, Colonia, Bayern... Nahiz eta lehia sanoa daukagun gure artean, SD Eibarren lagunartearekin denok bat egiteko asmoa dugu"

Lagunarte Ofizialen zerrendan beste lagunarte bat ere gehitu da aste honetan, “Griego Fan Club SD Eibar” alegia. 36 bazkide ditu, Tesalonicakoak gehienak, Greziako bigarren hiri handiena, Erdialdeko Mazedoniako hiriburua.

Lagunarte guztietan irekia dago bazkide izateko aukera, Txinako Peña Oficial EibarCn-k 40 bazkide ditu jada, eta haien hainbat argazki jaso ditugu klubean, non Eibarko elastikoa jantzita agertzen diren.

Bi lagunarte berri hauekin, 19 dira jada mundu osoan zehar banaturik aurkitzen diren lagunarte armaginak. Helburua estatuan eta nazioartean dugun babesa handitzea da, lgunarte berrien sorreraren bidez.

Eibarren lagunarte ofizial bat sortzea oso erraza da, comunicacion@sdeibar.com-ra idatziz edo https://www.sdeibar.com/aficion/penyas/como-crear-una-pena orrian agertzen diren pausoak jarraituz.