Skip to main content
EU
Kluba

Alejandro Pozo eta Bryan Gil armaginak izango dira denboraldia amaitu arte, Sevillak utzita

SD Eibarrek eta Sevilla FC-k akordioa itxi dute, eta Alejandro Pozo eta Bryan Gil jokalari andaluziarrak armaginak izango dira denboraldi amaierara arte. 

Alejandro Pozo 21 urteko eskuin hegaleko atzelaria da. Sevillako harrobian aritutakoa, 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin aritutakoa da. Joan den denboraldiko neguko merkatuan RCD Mallorkan aritu zen utzita, 19 neurketa jokatuz. 

Bryan Gil 19 urteko ezker hegaleko erdilaria da. Sevillako harrobiko talde guztietan aritu da, eta iazko neguko merkatutik CD Leganesen aritu zen, utzita. 21 neurketa jokatu ditu Sevillako lehen taldearekin. 

Ongi etorri, Alejandro! Ongi etorri, Bryan!