Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Alejandro Gálvez SD Eibarreko jokalaria izango da 2019 arte

Talde armaginak akordioa itxi du jokalaria eta Werder Bremenekin

SD Eibarrek Granadako futbolariarekin eta bere jatorrizko taldearekin (Werder Bremen) itxi du akordioa eta Alejandro Gálvez 2019ko ekainera arte sinatu du kontratua armaginekin.

Fitxaketa baieztatu bezain laster, Gálvez Kossen-era (Austria) abiatu zen atzo gauean denboraldi-aurreko kontzentrazioan parte hartzeko eta gaur goizean entrenamendua egin du bere taldekide berriekin.

Alejandro Gálvez Granadan 1989ko ekainaren 6an jaiotako erdiko atzelaria da. 2011-2012 denboraldian estreinatu zen Lehen Mailan Sporting Gijon taldearekin, 12 partidu jokatu eta 2 gol eginez.

2012 eta 2014 artean Rayo Vallecanon aritu zen (54 neurketa-2 gol) eta azken bi denboraldietan Bundesligako Werder Bremenen jokatu du, 41 partidetan bi gol sartuz.