Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Alejandra Bernabé: " Talde langile eta lehiakorra gara eta talde ona dugu lehiatzeko"

"Oso azkar integratu naute eta oso pozik nago" adierazi du.

Alejandra Bernabek debuta egin zuen joan den igandean talde armaginarekin. Klubeko hedabideei eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, lortutako garaipenak "konfiantza eta lasaitasuna eman dio taldeari". "Denboraldi-aurrean egin genuen lana zelaian islatuta genuen, eta horrek konfiantza ematen digu egin behar duguna egiten jarraitzeko", esan du.


Horren harira, ezker hegalekoak azpimarratu duenez, "talde indartsu bat ikusten dut, talde teknikoaren proposamenetan sinesten duena". Gainera, "talde langilea eta lehiakorra eta talde ona dugu lehiatzeko".


Taldera nola egokitu den galdetuta, "oso erraza izaten ari da eta oso ondo moldatzen ari naiz", esan du. "Gertuko taldea da eta oso azkar integratu naute. Oso pozik nago ", aitortu du.

Klubeko hedabideei eskainitako elkarrizketan, Bernabek bere burua deskribatu du. "Langilea, lehiakorra eta inoiz amore ematen ez duen"  jokalaria naiz.