Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Aleix Garciak ez du Eibarren jarraituko

Futbolari kataluniarrak eta talde armaginak amaitutzat eman dute euren lotura

Aleix Garciak ez du talde armaginean jarraituko. Klubak eta jokalariak.amaitutzat eman dute euren arteko lotura.

Aleix Garcia 2021eko urtarrilean iritsi zen Eibarrera Dinamo Bukarestetik eta denboraldi amaierara arteko kontratua sinatu zuen, beste denboraldi baterako berritzeko aukerarekin.

Erdilariak Ligako hamaika partidatan hartu du parte, horietako bost titular gisa.

Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio Aleix Garciari eta zorterik handiena opa dio etorkizunean. Eskerrik asko, Aleix!