Skip to main content
EU
Kluba

Alcorta Forging Groupek Eibar babestuko du Gipuzkoako derbian

Alcorta Forging Group SAk eta Eibarrek akordioa lortu dute Gipuzkoako enpresak gizonezkoen lehen taldea babesteko Realaren aurkako jokatuko den 32. jardunaldiko partidan.

Akorido honen bitartez, azken urteetan klubarekin elkarlanean aritu den erakundeak bere logotipoa elastikoaren aurreko aldean erakutsiko du, Ipuruan apirilaren 26an jokatuko den Gipuzkoako derbian.

Alcorta Forging Group SA nazioarteko enpresa bat da. Bere jarduera nagusia automobilgintzarako altzairuzko pieza konplexuak garatzea eta fabrikatzea da.