Skip to main content
EU
Kluba

Alaves - Eibar ordutegi aldaketa dela-eta Mendizorrotzara joateko sarrera duten baina joan ezin dutenei dirua itzuliko die Eibarrek , eta doako autobusak jarriko ditu

Berez larunbatean jokatzekoa zen neurketa azkenean ostiralean jokatuko da, 21:00tatik aurrera

Alaves - Eibar neurketako ordutegi aldaketa dela-eta Mendizorrotzara joateko sarrera duten baina joan ezin duten zaleei dirua itzuliko die Eibarrek. Berez larunbatean jokatzekoa zen norgehiagoka, baina ostiraleko 21:00tara pasa du Ligak. Era berean, Klubak doako autobusak jarriko ditu Gasteizera joan nahi duten zaleentzat.

Viajes Premier Classek antolatutako autobusetan plaza hartua zuten zaleek Premier-eko bulegoetatik pasa beharko dira, eta ordaindutako dirua itzuliko zaie. Partidara joateako asmoa izanez gero, autobuserako txartela doan emango zaie. Horretarako, astelehenean edota asteartean, hilaren 3an eta 4an, pasa beharko dira Viajes Premierreko bulegoetatik.

Neurketarako sarrera erosi zuten zaleek baina aldaketa dela-eta joaterik ezingo dutenek, Orsaixanetik pasa beharko dute, Ipuruan klubak duen denda eta abonatuentzako arreta bulegotik. Horretarako astelehenetik, hilaren 3tik, asteazkenera arte, hilaren 5tara, izango dute aukera.

Sarrera erosi zutenek eta Mendizorrotzara joateko asmoarekin jarraitzen dutenek, ez dute ezer egin behar, hasierako sarrerek erabateko balioa dute-eta.