
Alaitz de Castrok eta Mara Gandiagak Euskadiko sub-12 selekzioan parte hartzeagatik omenaldia jaso dute
Futbol Eskolako bi jokalariek errekonozimendua jaso dute egindako ahaleginarengatik, Amaia Gorostiza presidentearen eskutik
Amaia Gorostiza presidenteak, gaur arratsaldean, domina bana eman dizkie jokalariei beren ahalegina saritzeko. «Bi jokalariek ederki asko ordezkatu dute armaginen kamiseta, sekulako esfortzua egin dute eta klubak eskerrak eman nahi dizkie egindako lana baloratzeko», azaldu du presidenteak.
Ahalegina, lana eta taldean borrokatzeko gogoa dira Futbol Eskolak sustatzen dituen balioak. Bi jokalari gazteon eginahal hori aitortu dute, gertu-gertutik ezagutu baitute zer den euskal deialdi bat. Bi jokalariak Euskadiko sub-112 selekzioan parte hartzeko deitu dituzte. Hala, Alaitz de Castro entrenatzen hasi zen baina oraindik ere ez du debutatu selekzioaren kamisetarekin; Mara Gandiaga, berriz, Almeriako txapelketan izan zen.
Bi jokalariak pozarren daude bizi duten futbol-esperientziarekin eta SD Eibarrek egindako errekonozimenduarekin.