Skip to main content
EU
Kluba

Akziodunen Batzar Orokorreko bozketa telematikoa hilaren 18, 19 eta 20an izango da

Hilaren 18an, goizeko 10:00tan hasiko da bozketa, eta hilaren 20an arratsaldeko 19:00tan amaituko da

Hilaren 23an eta 24an egingo den Akziodunen Batzar Orokorreko bozketa telematikoa hilaren 18an, 19an eta 20an izango da, eta Klubeko webguneko atal pribatutik egin ahal izango da https://abonados.sdeibar.com estekan. 69 herrialdeetako 11.000 akziodunek Kontseiluak aurkezten dituen kontuak bozkatu beharko ditu, eta horren ondoren kirol instalakuntzak eraikitzeko aukeretako bat, baldin eta eraikuntza hoiek eraikitzearen alde dauden.

Bozketa telematikoa hilaren 18an, ostegunean, goizeko 10:00tatik aurrera izango da martxan, eta hilaren 20an bukatuko da, 19:00tan. Gerta daiteke Internet bidez bozka  kopuru jakin bat ematen bada quoruma egotea, eta hala balitz, Akziodunen Batzar Orokorra 23an egingo litzateke, lehen deialdian. Hori gertatuko balitz, Klubak aldez aurretik informatuko lituzke akziodunak.

Bozketa sistema

Lehenik eta behin, 2017/2018ko urteko kontuak bozkatu dira. Bertan 2018/2019 denboraldiko aurrekontua aurkeztuko da, klubak 78 urteko historian izan duen handiena, 49 milioi euro.

Ondoren, Kirol Instalakuntzen kokalekua bozkatuko da, Kontseiluak aurkeztutako aukera biren artean: Azitain edo Areitio. Azpiegitura hori eraikitzearen aurka daudenek aurkeztutako kokaleku biren aurkako boza eman beharko dute.

1.- Azitain: Boza aukerak: Bai / Ez / Abstentzioa / Zuri

2.- Areitio Boza aukerak: Bai / Ez / Abstentzioa / Zuri

Akdiozunek ezin izan dituzte kokaleku biren aldeko bozka eman; kasu horretan, boza baliogabetuko litzateke

Bozen delegazioa

Hurrengo Akziodunen Batzarrean akziodunek beraien boza eman dezaten era ezberdinak daude. Batzarrean bertan egin ahal izango da, Koliseoaren atarian NAN erakutsiz. Delegazioak izanez gero, akziodunak delegatutako akziodunaren NAN eraman beharko du.

Era berean, Batzarrera joaterik ez duenek beraien akzioak delegatu ahal izango dute, eta horretarako webgunean bertan dute delegazio txartelak. Epostaz ere bozkatu ahalko dute, sinadura digitalaren bidez, edo webgunearen bidez, sistema telematikoaz baliatuz, ondorengo estekan https://abonados.sdeibar.com .