Skip to main content
EU
Kluba

Akziodunen Batzar Orokorraren deialdia

SOCIEDAD DEPORTIVA EIBAR, SOCIEDAD ANÓNIMA DEPORTIVA

Akziodunen Batzar Orokorraren deialdia

2017ko apirilaren 10ean “Sociedad Deportiva Eibar, Sociedad Anonima Deportiva”-k (Sozietatea) Administrari Kontseiluak erabaki duenez, Akziodunen Batzar Ez-Ohikoa deitzen da, Eibarko Astelena frontoian, Isasi kaleko 13. zenbakian, 2017ko maiatzaren 31an, 19:00etan, lehen deialdian, eta behar baldin bada, bigarren deialdian 2017ko ekainaren 1ean, 19:00etan, toki berean, akziodunen artean hurrengo gaiak aztertu eta onartzeko:

Eguneko gai ordena

Lehena.- Administrari kontseiluko kideak izendatzea.

Bigarrena.- Bileraren aktaren irakurketa eta onarpena, beharrezkoa bada.

AKZIODUNENTZAKO ZERBITZUZKO INFORMAZIOA

Deialdiaren anuntzioa: Sozietatearen Estatutu Sozialen 15. artikuluan agertzen denez, Akziodunen Batzar Orokorraren deialdia Sozietatearen webgunean azalduko da, ospatuko den dataren hilabeteko aurrerapenarekin gutxienez, Kapital Sozietateen Legearen 176. artikuluan ezartzen denez.

Akziodunen asistentzia eta delegazioa: Estatutu Sozialen 15. artikuluarekin bat, Sozietatearen Akzio Nominatiboen Erregistroan bere akzioan dituen orok, gutxienez egingo den Batzarra ospatu baino bost egun lehenago, Batzar Orokorrera pertsonalki joan ahal izango da edo beste pertsona batek ordezkatu dezake, nahiz eta hau akzioduna ez izan.

Honen bitartez, Sozietateak txartel nominatiboarekin (“asistentzia eta delegazio txartela”) gerturatzeko eskubidea bermatuko dio akziodun bakoitzari Batzar Orokorrean parte hartzeko eta bertan bere esku dauden akzio kopurua zehaztuko da. Txartel hau jaso ezean, akziodunei eskatzen zaie Sozietatearekin harreman jartzea hurrengo helbide elektronikoaren bitartez: socios@sdeibar.com.

Asistentzia eskubidea duen akziodun orok izan dezake ordezkaria Batzar Orokorrean, nahiz eta hau akzioduna ez izan. Ordezkaritza asistentzia txartelean agertzen den delegazio formula erabiliz emango da, eta delegazioa eta hori bera (i) Sozietatean entregatu edo igorriko da, (ii) Mª Dolores Garcia Sillerok Eibarren (Ego-Gain kalea, 12. zenbakia) duen Notaritzan entregatu edo igorriko da edo (ii) bere izenean joango den ordezkariari emango zaio.

Akziodunen identitatea egiaztatzeko, edo ordezkatuko duenarena, Batzar Orokorra egingo den tokian, asistentzia eta delegazio txartel originala, ordezkari moduan doala egiaztatzen duten dokumentuak eta Nortasun Agiria edo bestelako dokumentu ofiziala eskatuko zaie parte hartzaileei.

Informazio eskubidea: Kapital Sozietateen Legearen 197.1 artikuluak dioenez, akziodunek administratzaileei gai ordenaren inguruan behar diren informazio edo azalpenak eskatu diezaieke, edo Batzarra egin baino zazpi egun lehenagora arte jakitea nahi dituzten galderak idatziz adierazi ditzakete.

Notarioaren presentzia: Kapital Sozietateen Legearen 203. artikuluak dioenez, Batzarrean akta idazteko administratzaileek Notario baten presentzia adostu dutela adierazten da.

Batzar Orokorraren ospakizuna: era berean, Akziodunei jakinarazten zaie posible dela Batzarra bigarren deialdian ospatzea.

Eibarren, 2017ko apirilaren 11an. – Administrari Kontseiluaren Presidentea.