Skip to main content
EU
Kluba

Akziodunen Batzar Orokorra urriaren 24an izango da

Klubeko 11.000 akziodunek Kirol Instalakuntzak eraikitzearen alde dauden bozkatu beharko dute, eta hala balitz, kokapenik egokiena zein den

SD Eibarko akziodunen Batzar Orokorra urriaren 24an izango da, asteazkenean, 19:00tatik aurrera, Eibarko Coliseo Antzokian. Lehen deialdia bezperan izango da, 23an, ordu berean.

Eibarko Administrazio Kontseiluak 2017-2018 denboraldiko kontuak aurkeztuko die akziodunei, beraien onarpena eman ditzaten. Bertan 2018-2019 denboraldirako aurrekontua azalduko da, klubeko historian izan den aurrekonturik handiena 49 milioi eurorekin.  

Era berean, Batzarrean Klubak dituen 69 herrialdeetako 11.000 akziodunek Kirol Instalakuntzak eraikitzeren alde dauden ala ez bozkatu beharko dute. Izan ere, egun Eibarrek ez du instalakuntza propiorik bere lan saioak eta bestelakoak egiteko. Akziodunen Kontseiluak aurkeztutako bi aukeren artean bozkatu beharko du. Horretarako, sistema telematikoa jarri da martxan, eta horri esker edozein akziodun edozein tokitik bere bozka eman ahal izango du.

Hurrengo urriaren 24ko Batzar Orokorrean landuko diren gaiei buruzko informazioa webgunean izango dira hurrengo egunetan, akziodunen atal pribatuan

Nahi dutenek, gainera, beraien asistentzia eta delegazio txartela webgunearen bitartez deskargatu ahal izango dute. 

Akziodunen Batzar Orokorrari buruzko zenbait dokumento

  • DEIALDIA
  • TARJETA DE ASISTENCIA Y DELEGACIÓN (laster)
  • 2017-2018 DENBORALDIKO KONTUAK