Skip to main content
Kluba

Akziodunen Batzar Orokorra abenduaren 12an izango da

Administrazio Kontseiluak 19/20 denboraldirako 52,9 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko du

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarko akziodunen Batzar Orokorra abenduaren 12an izango da, ostegunean, 19:00tatik aurrera, Eibarko Coliseo Antzokian. Lehen deialdia bezperan izango da, abenduaren 11an, ordu berean.

Eibarko Administrazio Kontseiluak 2018-2019 denboraldiko kontuak aurkeztuko die akziodunei, beraien onarpena eman ditzaten. Bertan 2019-2020 denboraldirako aurrekontua azalduko da, klubeko historian izan den aurrekonturik handiena, 52,9 milioi eurorekin. 

Kluba osatzen duten 69 herrialde ezberdinetako 11.000 akziodunek hurrengo egunetan izango dituzte eskuragarri Batzar Orokorrerako dokumentazio guztia, beraientzako webgunean sortutako atal berezian. Joan den urteko Batzarrean egin bezala, Klubak sistema telematikoa jarriko du, akziodunek era digitalean boza eman dezaten.

Akziodunen Batzar Orokorrari buruzko zenbait dokumentu