Skip to main content
EU
Kluba

Akziodunen Batzar Nagusia abenduaren 3an izango da

Sociedad Deportiva Eibarko akziodunen Batzar Orokorra abenduaren 3an izango da, ostegunean, 19:00tatik aurrera. Lehen deialdia bezperan izango da, abenduaren 2an, ordu berean. Osasun egoera dela-eta, Batzarra telematikoki egingo da, eta klubak bozkatzeko aukera ezberdinak emango die akziodunei.

Eibarko Administrazio Kontseiluak 2019-2020 denboraldiko kontuak aurkeztuko die akziodunei, beraien onarpena eman dezaten. Bertan 2020-2021 denboraldirako aurrekontua ere aurkeztuko da, 58,4 miloi eurokoa.

Kluba osatzen duten 69 herrialde ezberdinetako 11.000 akziodunek webguneko AKZIODUNEN atalean aurketu dezakete Batzarrari buruzko informazio guztia.

2018ko Batzarretik online bozketa egiteko aukera ematen du klubak, eta aurten ere hala izango da. Era berean, bulegoan zein korreoz ere bozkatzeko aukera egongo da.

DATAK

  • Online bozketa: azaroaren 24tik 29ra
  • Inskripzioa: azaroaren 24tik abenduaren 2ra, 12:00ak arte
  • Korreoz edo Ipuruan bozkatzeko: azaroaren 29ra arte

Informazio gehiago hemen