Skip to main content
EU
Kluba

Akziodunei eta abonatuei zuzendutako atal pribatua jarri du martxan Eibar KEk bere webgunean

Klubeko akziodunek era azkar eta errazean beraien datuak aldatzeko aukera dute

Eibar Kirol Elkarteak akdiozunei eta abonatuei begira aldaketak egin ditu bere webgunean, eta atal pribatua eskaini die, azaleko eskuinaldean dagoen "Mi cuenta-Nire Kontua-My Account”, topatuko dutena

Behin "Nire kontua" atalean,  https://abonados.sdeibar.com/ , abonatu eta akzioduna diren zehaztu beharko dute. 

Akziodunen atala martxan jarriaz, Klubak beraiekiko harremanak hobetu eta azkartu nahi ditu. 

Abantaila gehiago izango dituen arren, momentuz kontaktua eta helbidea aldatzeko aukera izango dute, eta hala, posta bidez zein epostaz jaso beharreko informazioa zuzen iritsiko zaiela bermatu nahi da.  

Garrantzitsua da akziodunek beraien datuak hurrengo egunetan zuzen dauden ziurtatzea, laster abenduaren 13an izango den Batzar Orokorraren dokumentazioa bidaliko zaielako.  

Era berean, batzar horri begira, nahi duen akziodun orok aukera izango du hurrengo abenduaren 11an, 19:00tatik aurrera, Ipuruan egingo den bilerara etortzeko, eta beran bere zalantzak eta eskaerak egiteko.  

Atal pribatura sartzeko, akziodunaren NAN (letrarik gabe) eta SMS bidez jasoko duen gakoa jarri beharko dira. Gakoa eskatzeko, socios@sdeibar.com edo sdeibar@sdeibar.com era idatzi edota 943 20 1831 telefonora deitu beharra dago.