Agur 2025 historiko bati emakumezkoen lehen taldearentzat
Eibarrek 24-25 denboraldia itxi zuen zortzigarren postu historiko batekin eta erabat berritu zen Liga Fn bere hirugarren denboraldiari aurre egiteko
Eibarrek urtea Sevillaren aurka etxean galduz hasi zuen, 0-3ko emaitzarekin. Horrela hasi zen esigentzia handiko urtea izango zela zirudiena, Liga F-ko bigarren denboraldi jarraituaren erdialdean, une horretan ez baitzen bere bolada onena izaten ari. Eibarrek hamar partida jarraian irabazi gabe eman zituen, eta azkenean irabaztea lortu zuen 2024 urtea Levante Badalonaren etxean amaitzeko.
Gazi-gozoa izan zen, beraz, 2024ari agur esatea eta 2025ari ongietorria ematea. Neguko merkatuan, talde armaginak bi jokalari fitxatu zituen: Carmen Álvarez, aurretik Eibarko jokalaria izandakoa, eta Mariana Cerro, Athletic Clubetik maileguan etorria. Eta urteari hasiera eman eta astebetera, Eibarrek 2025eko balentria handia lortu zuen: Di Stéfanon Real Madridi irabazi zion, azken hilabeteetan gogoratu izan dugun zerbait, Eibar bezalako talde batentzat horrelako zerbait lortzea zein garrantzitsua den erakusten baitu.
Denboraldia hurrengo asteetan gorabeherekin joan zen. Baina martxoan, lau garaipen jarraik egundoko arnasa eman zioten taldeari denboraldi amaierari begira, eta garaipen horiek, gainera, helburu beragatik borrokan ari ziren aurkarien aurka lortu ziren: Depor, Levante Badalona, Betis (azkenean jaitsi zena) eta Levante UD (gaur egun egoera zail batean dagoena).
Zorionez, aurrerantzean, Eibarrek saihesten jarraitu zuen gero eta lasaitasun handiagoz. Eibarrek denboraldi historiko bat itxi zuen Sevillari, bere etxean, 1-3 ikusgarri batekin irabaziz eta, zortzigarren postu batekin, 25-26 denboraldi honetan Erreginaren Kopako bi kanporaketa saihestuz.
Denboraldi amaiera ia lantalde tekniko osoaren irteerak markatu zuen (Xabier Maguregui atezainen entrenatzailea izan ezik), proiektu berriak hasiko baitzituzten; eta hamalau jokalarik ere alde egin zuten, klubarentzat eta kirol zuzendaritzarentzat erronka handia suposatzen zuena.
Proiektu berria eta amets egiten jarraitzea
Jordi Torres zuzendaritza teknikotik eta Yerai Martin entrenatzaile postua uztean, Rocío Candal iritsi zen, emakumezkoen futbolaren arduradun nagusi gisa, eta Iñaki Goikoetxea entrenatzaile gisa. Galiziar gazteak, gogo eta anbizio handiz, eta Depor bezalako taldeetan izandako esperientziarekin, lehen taldea ia osorik berritu behar izan zuen. Gainera, uztailan Areitioko instalazioak estreinatu zituzten, klubarentzat ilusioz betetako proiektu bat eta jokalari gisa ingurune oso eta kalitatezko batean hazteko aukera emango diena.
Iñaki Goikoetxea, Gorka Álvarez bigarren bezala zuela, ideia freskoekin eta proiektu berri batekin iritsi zen. Aurredenborladian eta ligako lehen asteetan, talde teknikoak eta jokalariek, norabide berean arraunean, taldearen defentsa sendotasuna erakusten hasi dira, baina jokoan berezitasun eta berrikuntza batzuekin.
Jokalari oso gazteak, baita beheko kategoriatik (1. RFEF) etorritako jokalariak ere, taldera iritsi dira freskotasuna eta lanerako gogoa ekartzeko. Nahiz eta gorabehera handiekin, egutegia ez baita izan aproposena zenbait garaipen jarraian modu errazean lortu ahal izateko, taldea elkar ulertzen joan da: grina, lehiakortasuna eta konpromisoa erakutsi arte, gaztetasuna orekatuz, Emma Moreno, Sara Martín edo Adela Rico bezalako jokalarien etorrerarekin, eta esperientzia, Arene Altonaga, Carla Andrés edo Laura Camino kapitainen gidaritzapean.
Hasiera ez zen onena, baina Eibar denboraldiaren erdialdera iritsi da (hamabosgarren jardunaldia, Alhamaren aurka, 2026ko lehen partidan, oraindik jokatzeke dago) egoera onean, aurkari zuzenen aurka garaipen garrantzitsuak lortuta eta beste urtebetez mailari eusteko helburu nagusia berriro ere lortzeko bidean.