Skip to main content
EU
Fundazioa

Udako Kanpuseko plazak agortu dira

SD Eibar Fundazioak antolatutako Udako Kanpusean izena emateko plazak agortuta daude.

Datozen egunetan gurasoekin harremanetan jarriko gara izena emateko dataren eta orduaren arabera, izena emanda dauden edo itxaron-zerrendan dauden baieztatzeko.
Kanpusaren bederatzigarren edizioan, 2011 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrak egongo dira eta ekainaren 26an hasiko da.


Futbol entrenatzaileek, ingeles irakasleak eta pedagogoek osatutako profesional talde batek gidatuko ditu saioak Ipuruako Eranskin zelaiko instalazioetan.


Parte hartuko duten haurrek ingurumena zaintzen ikasteko aukera izango dute aurten, programatutako jarduera batzuen bitartez.