Skip to main content
EU
Kluba

Agortuta sarrerak eta Mirandara bidaiatzeko plazak

Saldu egin dira C.D. Mirandesek bidali dituen sarrera guztiak larunbateko partidurako.

Gaur goizean zehar saldu egin dira salmentan zeuden 550 sarrerak Mirandes eta Eibarren arteko neurketarako. Anduvak duen aforoa dela eta, C.D. Mirandesek ezin ditu sarrera gehiago bidali. 

Autobusean egingo den desplazamenduari dagokionez, apuntatzeko epea ere amaitu da, behin sarrera guztiak saldu direnean.

Azkenik, larunbatean, hilak 22, lau autobus irtengo diran goizeko 10:30etako txandan eta, beste bi autobus batu egingo dira 16:00etakoan.