Lehen Taldea
Ager Aketxe: "Partida polita izango da guztiontzat"
Erdilari armaginak azpimarratu duenez, "gure jokoa egin eta gure aukerak aprobetxatu behar ditugu" Athletic Club gainditzeko
Ager Aketxek adierazi duenez, datorren igandean Ipuruan Athleticen aurka jokatuko duten Kopako norgehiagoka "partida polita izango da guztiontzat".
Eibarrek Atxabalpen egindako entrenamenduaren ostean emandako prentsaurrekoan, jokalari armaginak "goian presioa egitera" etorriko direla azpimarratu du, "oso joko dinamikoa eginez". Gaineratu duenez, "gure jokoa egin behar dugu, atea hutsean mantentzen saiatu eta gure aukerak aprobetxatu".
PRENTSAURREKO OSOA