Skip to main content
Lehen Taldea

Adu Ares, armagina 2030era arte

El extremo derecho, de 23 años, firma con la entidad armera hasta el 2030

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek eta Athletic Clubek akordioa lortu dute Adu Ares SD Eibarreko jokalari bihurtzeko. Bilboko gazteak elastika armagina jantziko du 2030era arte.

Adu Ares (2001eko urriaren 12a, Bilbo) SD Deuston hasi zen jokatzen. 20-21 denboraldian Santutxurekin jokatu zuen Hirugarren Mailan. 2021eko uztailean, 19 urterekin, Athletic Clubeko bigarren taldean sartu zen. Handik gutxira, debuta egin zuen RFEF Lehen Mailako Bilbao Athleticekin Deportivoren aurka Riazorren.

2022ko udan Athletic Clubeko lehen taldearekin egin zuen denboraldiaurrea. Urte bereko abuztuaren 15ean Lehen Mailan debuta eginez. Bere lehen titularitatean Errege Kopan Unio Espotiva Rubiren aurka, bi gol sartu zituen.

Aurreko denboraldian Real Zaragozan aritu zen utzita, eta errendimendu ona erakutsi zuen, 33 partidatan bost gol sartu zituen eta hiru asistentzia eman zituen.

Ongi etorri, Adu.