Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Adriana Urquizu eta Kattalin Badiolak emakumezkoen lehen taldean jokatuko dute

Biak Añorgatik datoz eta pasa den astean ekin zioten aurre-denboraldiari

Aurreko denboraldia Añorga KKEn igaro ondoren, Adriana Urquizu erdiko atzelaria eta Kattalin Badiola erdilariak SD Eibarren emakumezkoen lehen taldean jokatuko dute.

Jokalari biak pasa den astean hasi ziren talde armaginarekin aurre-denboraldia egiten, Xuban Peña entrenatzailearen agindupean.

Adriana Urkizu, 17 urteko donostiarra, ohiko jokalaria da euskal selekzioan eta azkenengo bi denboraldietan Añorgaren lehen taldean jokatu du, Bigarren Mailan.

Kattalin Badiola, 21 urteko hernaniarra, CD Hernanin ekin zion bere kirol ibilbideari eta azken hiru denboraldiak Añorgaren lehen taldean igaro ditu.

Emakumezkoen Eibarrek ere atezain entrenatzaile berria izango du aurten, Asier Benito. Orain arte lehen taldeko jokalaria zen Haizea Ribera bere partez, aurrerantzean taldeko Delegatua izatera pasatzen da.

Beste alde batetik Klubak baja eman die Jessi García, Oihane Caño, Ane Egaña, Haizea Lomba eta Usoa Montoyari eta berariaz euren armagin ibilbidean eskainitako ahalegina, dedikazioa eta lan gogorragatik eskerrak eman nahi dizkie.