
Lehen Emakumezkoen Taldea
Adierazpen ofiziala: SD Eibarrek Ana Junyent kargutik kendu du
Klubak denbora honetan erakutsitako profesionaltasuna eta konpromisoa eskertu nahi ditu
Sociedad Deportiva Eibarrek Ana Junyent emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea kargutik kentzea erabaki du, emaitza txarrak direla eta. Une honetan, talde armagina azken-aurrekoa da sailkapenean, maila mantentzeko postuetatik 5 puntura.
Denboraldi honetan taldearen ardura hartu zuen Junyentek, eta berarekin batera bere bigarrenak izan diren Nono Pontek eta Marisa Quilesek ere talde armagina utziko dute.
Eibarrek eskerrak eman nahi dizkie hirurei denbora honetan egindako lanagatik, erakutsitako erabateko konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik, eta etorkizunerako zorterik handiena opa die.