Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Adierazpen ofiziala: Eibar-Real Sociedad B

Kirol-esparruetan edukiera % 75era murrizteko neurri berrien ondorioz, Sociedad Deportiva Eibarrek honako neurri hauek hartu behar izan ditu bihar, abenduaren 31n, Real Sociedad Bren aurka jokatuko den partidarako, Ipuruarako sarbidea berrantolatzeko eta publikoaren joan-etorria doitzeko, murrizketa berriak betetze aldera.


1) Klubak bere abonatuei lehentasuna ematen die. Horiek Ipuruan sartu ahal izango dira, ohiko lekuan eta euren txartelarekin, aldez aurretik izena eman beharrik gabe.

2) Orain arte saldutako sarrerek, Internet bidez nahiz aurrez aurre erositakoek, baliozkoak izaten jarraitzen dute.

3) Ez da sarrera gehiago salduko ez gaur eta ez bihar.


SD Eibarrek gogorarazi nahi du musukoa nahitaez erabili behar dela, eta elikagaiak eta edariak jatea debekatuta dagoela.