Skip to main content
EU
Kluba

Adierazpen ofiziala: Covid-19 dela - eta SD Eibarrek hartutako neurriak eta informazioa

COVID-19 dela-eta sortu den egoeragatik, Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Kirol Kontseilu Gorenak eta Kirol Erakunde ezberdinek emandako aginduak jarraituz, SD Eibarrek ondorengo neurriak hartu ditu bihartik aurrera:

  • Lehen taldeak Ipuruan zein Atxabalpen egiten dituen lan saioak ateak itxita izango dira.
  • Prentsaurreko eta elkarrizketa guztiak bertan behera uzten dira
  • Ekitaldi komertzialak eta publizitate ekintzak bertan behera geratzen dira
  • Talde profesionalen lan saioak kenduta, beste talde guztienak bertan behera geratuko dira
  • Txapelketa eta Lehiaketa guztiak bertan behera geratu dira.
  • SD Eibar Fundazioaren ekintza guztiak bertan behera geratu dira (Futbol Eskola, Ikastaroak, Jardunaldiak, e.a.)
  • Klubeko bulegoetako langilearen gehiengoak etxetik egingo du lan
  • Orsaixan, Klubeko Denda Ofiziala eta Bazkideen eta Akziodunen Arreta Bulegoa, itxita egongo da. Arreta telefonoz egingo da. Sarrera fisikoen diru-itzulketa bertan behera geratuko da, eta aurrerago egingo da.