Skip to main content
EU
Kluba

Adierazpen ofiziala

Sociedad Deportiva Eibarko Administrazio Kontseiluak adierazi nahi du Jose Luis Mendilibar gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailearengan duen erabateko babesa eta konfiantza.

Emaitzak behar bezain onak ez diren arren, Kontseilu honek Mendilibarren eta bere lan taldearen jardunean eta konpromiso zintzoan sinesten jarraitzen du, baita lehen taldea osatzen duten 23 jokalarienean ere. Halaber, argi du lanak fruituak emango dituela eta hurrengoa taldearen zortzigarren denboraldia izango dela Lehen Mailan.

Azken aste hauetan Kirol Zuzendaritzarekin, teknikariekin eta jokalariekin elkarrizketak eta bilerak izan ondoren, alde guztien konpromisoa erabatekoa da. Kontseilu honek erabateko konfiantza du taldeak mailari eustea lortuko duela.

Sailkapenari erreparatuz egoera zaila izan arren, hau ez da inondik inora gure historiako unerik zailena. Ziur gaude, guztion artean, eta gure zaleen ohiko laguntzarekin, 2014an hasitako ametsak bizirik iraungo duela.

Denok batera lortuko dugu!

Aupa Eibar!

Gora Eibar!