
Abraham: Ideiak argi ditugula joango gara eta labana hortz artean zerbait positiboa atera ahal izateko
Eibar-eko defentsa Abraham Minero gaur prentsaurrekoan ziurtatu duenez bere taldea " ideiak argi dituela eta labana hortz artean zerbait positiboa atera ahal izateko" joango da larunbatean Camp Nou-ra.
Abraham, Granollers-en (Bartzelona) jaioa, Barcelona B-n jokatu zuen 2010-2011 denboraldian, beraz, norgehiagoka berezia izango da berarentzako. "Atsegina da aurretik izandako leku batera itzultzea. Urte polita izan zen, asko ikasi genuen eta pozik nago bertara itzuli ahal izateaz", esan du.
Denboraldi hartan, Abraham-ek topo egin zuen aurtengo bere kide den Saul Berjon-ekin eta FC Barcelona-ko lehen taldera heldu diren beste kide batzuekin ere, hala nola, Bartra, Montoya edo Sergi Roberto, guzti hauek gaur egun ere entrenatzaile den, Luis Enrique-ren agindupean.
Eibar-eko ezker hegaleko jokalaria atzo itzuli zen taldearekin batera lan saioetara, Eibar-Levante, ligako azken partiduan jasan zuen sorbaldako lesioa gainditu ostean, eta Bartzelonara bidaiatu dezake. "Atzo ez nintzen erabat seguru sentitu baina entrenatzailearen esanetara nago jada", nabarmendu du.
Adierazi duenez, jokalariak jakitun dira FC Barcelona bezalako talde baten kontra jokatzeak "dakarren zailtasunaz", ondorioz emaitza positibo bat lortzea "izugarrizko sari psikologiko eta morala litzateke, baina batez ere puntuak gehitzeagatik".
" Gure ohiko armekin joango gara eta sakrifizioz, apaltasunez eta lan gogorra egitera. Oso zaila da gola egitea duten defentsa sistemagatik. Ilusio handiz goaz jakinik oso konplikatua izango dela", gehitu du.
Zein jokalarirekin elkar trukatuko duen kamiseta galdegin diotenean, esan du, "kamiseta bat eskatzekotan Saul nire kideari eskatuko nioke aurreko partiduan egin zuen golagatik. Barcelona-tik Barça B-n izan nuen kideetako bati eskatuko nioke eta ez pertsonalki ezagutzen ez dudan bati".