Skip to main content
EU
Kluba

Abonuen berritze kanpaina Espanyolen aurkako partidaren ondoren hasiko da

Kuotak Granadaren aurkako partidaren (Urtarrilak 18) aurretik kargatuko dira

Eibar Kirol Elkarteak datorren astean hasiko du abonuen berritze kanpaina, RCD Espanyolen aurkako partidaren ondoren, lehenengo itzuliaren amaieran.

Akziodunen batzarrean onartu zen bezala, abonuen prezioak ez du gora egingo, borobiltze xume batzuk besterik ez dituzte jasango.

Kuotak osorik edo hiru epetan ordainduko dira (urtarrila, otsaila eta martxoa), bazkide bakoitzak egindako aukeraren arabera.

Baja eman edo titularitate/datuen aldaketa bat egin nahi dutenek Klubaren bulegoetan izango dute aukera, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 ordutegian, 943.20.18.31 telefonoan edota socios@sdeibar.com helbidean.

Langabetuen kolektiboak Dardea eta bizitza laboral eguneratua aurkeztu beharko dituzte deskontua jaso ahal izateko.

13 urte beteta dituzten umeek bazkide jubenilak izatera pasako dira, eta 23 beteak dituztenak, bazkide heldu bilakatuko dira. Segurtasun arrazoiak direla eta, Ipuruan partida bat ikustera datozen ume guztiek bazkide-txartel bat aurkeztu beharko dute.

SD Eibarrek gogorarazi nahi du, Estadiora sarrera, tokatzen den kategoriadun bazkide txartel batekin egin beharko dela. Txartel bonifikatua duenak kategoria horretako baldintzak bete beharko ditu.