
Abonatuen asistentzia sustatzeko puxikak Ipuruan
Eibarrek etxean jokatuko dituen azken hiru partiduak batzen ditu kanpainak
Ipuruako partiduetan abonatuen asistentzia sustatzeko kanpainak puxikaz bete ditu zelai armaginaren harmailak.
Athletic Club eta CD Leganesen aurkako partiduetan gauzatu da ekimena eta Real Sporting de Gijonen aurka denboraldi honetan Ipuruan jokatuko den azken partiduan emango zaio amaiera.
Athletic Cluben aurka 1.055 puxika kokatu ziren, UD Las Palmasen aurkako partidura joan ez ziren edo bere eserlekua utzi ez zuten abonatuen kopurua.
Kanpainak CD Leganesen aurkako partiduan izan zuen jarraipena eta, orduan, 422 puxika jarri ziren, Bilboko taldearen aurka joan ez ziren abonatu kopurua.
Puxiken kokapena SD Eibar-Real Sporting partiduan amaituko da, maiatzaren 14an, igandea, 20:00etan, Ipuruan jokatuko dena.
Ipuruako partiduetara ahalik eta jende gehiena joateko, SD Eibarrek, bere abonatuak zelaira joateko animatzeaz gain, edozein arrazoi dela-eta Ipuruara joateko asmorik ez dutenei erraztasunak ematen dizkie euren eserlekua Klubari utzi eta honek salgai jartzeko, alde biek onurak jasoz. Informazio gehiagorako: https://www.sdeibar.com/eu/sarrerak/utzi-zure-jesarlekua