Skip to main content
EU
Kluba

Abonatuek klubari utzitako eserlekuak salmentan jarriko dira

Eserlekuak libre geratzen diren heinean erosi ahal izango dira sarrerak, gaurtik aurrera, web-gune ofizialaren bitartez edo larunbatean bertan leihatilan

Klubak hurrengo larunbatean partida ikustera joango ez diren abonatuei euren eserlekua uztea eskatzen die. Horrela, euren eserlekua futbol zelaira etorri nahi duten beste jarraitzaileek berehala erosi ahal izango dute. Sarrera hauek, gaurtik aurrera egongo dira salmentan hurrengo estekan: http://goo.gl/XxHRIv. Partidu egunean ere erosteko aukera egongo da, 4. leihatilan. 

Eserlekua uztea bazkide abonatuek zelaira joan ezin diren edo nahi ez duten partidetan, euren eserlekuak klubaren esku uztean datza, Ipuruara etorri nahi duten beste bazkide edo jarraitzaileek erosi ahal ditzaten. Zerbitzu honek SD Eibarreko bazkide abonatuei beherapen garrantzitsuak eskaintzen dizkie eta, era berean, beste jarraitzaileei libre geratu diren sarrerak erosteko aukera luzatzen die.

Tramite hau Ipuruako bulegoetan, 943201831 telefonoan edo Klubeko web-gunearen bitartez egin daiteke.

Eserlekua Uzteko Zerbitzua eguneko 24 orduetan zehar egongo da martxan. Hona hemen helbidea: https://sdeibar.expertustech.es/distributor/member#/ 

Abonatua bazara, eserlekua uzteko eman beharreko pausoak ondorengoak dira:

  • Zure bazkide zenbakia sartu, txartelean agertzen dena.
  • PIN zenbakia sartu, zure NAN-aren azken 4 hizkiak alegia.
  • Behin identifikatuta, jarraitu sistemak emandako argibideak.
  • Utzitako eserlekuak salgai jarriko dira, bai online (https://www.sdeibar.com/entradas) eta baita Ipuruako bulegoetan ere.

Pauso hauek, partida hasi baino ordubete lehenago arte burutu ditzakezu eta, era berean, eserlekua berreskuratu daiteke partida hasi baino ordubete lehenago,  sarrera saldu ez bada.

Eserlekua Uzteko Zerbitzuak eserlekuaren egoera ikusteko aukera eskaintzen du.

Eserlekua saltzen bada, abonatuek sarreraren salmenta prezioaren %40ko beherapena jasoko dute. Beherapen hori metagarria da, gehienez jota abonamenduaren prezioaren %50ra iritsi arte eta kopuru hori partida bakoitzaren ostean, kontabilitatea itxi eta gero, kargatuko da abonatuen kontuan.

"Klubari laguntzeko diren egunetan" ezin izango da eserlekua utzi.