Skip to main content
EU
Kluba

Abonatuek Klubaren Egun Erdiak ez ordaintzearen onura atera dezakete denboraldi amaierara arte

Neurri honi heltzeko partidu kopuru minimo batera joan edo eserlekua utzi beharko da

Klubean barne eztabaida egin eta zaletuen eskaerak entzun ostean, SD Eibarrek bere abonatuak saritu nahi izan ditu klubaren egun erdiak ez kobratuz. Neurri honi heltzeko eta ezarrita dauden bi egun erdietan ez ordaintzeko (Real Madrid eta FC Barcelona), bazkideak denboraldi honetan etxean jokatzeko falta diren beste 11 partiduetara joan beharko dira edo horietan euren karneta utzi. 11 partidutik 9tara joan edo karneta utziz gero, klubaren egun erdi bat ez ordaintzeko onura izan dezakete.

Pizgarriaren itzulketa 2016-2017 denboraldi amaieran egingo da, maiatzean, banku-transferentzia bitartez.

Neurri honen bitartez lortu nahi den helburua, abonatuen fideltasuna saritzeaz gain, etxean jokatzeko falta diren partiduetan Ipuruako aforoa altua izatea lortzea da. Horretarako, klubak partiduetara joan edo eserlekua uzteko garrantzia azpimarratzen du (utzitako sarrera saldu edo ez), kasu bietan esfortzua sarituko delako.

UTZI ZURE JESARLEKUA: https://www.sdeibar.com/eu/sarrerak/utzi-zure-jesarlekua