
Abian dira SD Eibarreko Foro Estrategikoaren talde sektorialak
Talde estrategikoek hurrengo hauek landuko dituzte: Ipurua Tallarra, kirol eredua, garapen sozial eta ekonomikoaren eragilea, kudeaketa eredu aurreratua eta Eibar marka
SD Eibarren Foro Estrategikoan sorturiko talde sektorialak atzo jarri ziren abian, Ipurua Tallarrari buruzko taldearen lehen bileraren ospakizunarekin batera.
Azaroaren 10ean egindako Foro Estrategikoan erabaki zuten taldeok eratzea. Guztira, hogeita hamar bat lagunek hartu zuten foroan (alderdi politikoen, Eibarren lagunarteen, kirol kluben, merkatarien, enpresen eta prestakuntza arloko ordezkariak eta kazetariak).
Organo honek Klubaren kudeaketa-tresna garrantzitsuena zuzentzeko eginkizuna du, hau da, Plan Estrategikoa. Bost taldeek dagokien ildoko ideiak eta zuzenketak proposatuko dituzte, otsailaren amaieran Foro Estrategikoaren bilkuran.
2015 eta 2017 artean Klubaren ibilbidea zuzentzeko diseinatuko den plana 102 parte-hartzaileren ekarpenekin sortu zuten, eta orain osatu eta moldatu egingo dute, aurtengo eta hurrengo denboraldian departamentu bakoitzaren kudeaketa-planetan baliatzeko.
Foro Estrategikoa organo iraunkor gisa sortu da. Osatzen duten 30-35 lagunak, bost taldetan banatuta, aldizka bilduko dira Kluba kudeatzeko bost ardatz estrategikoak lantzeko:
- Kirol-eredua
- Garapen sozial eta ekonomikoaren eragilea
- Kudeaketa aurreratuaren eredua
- Eibar marka
- Ipurua Tallarra
Ipurua Tallarari buruzko taldearen bilera behin ospatuta, hurrengo asteetan gainontzeko taldeak osatuko dira.
Azaroan Foro Estrategikoa sortu zenetik, bi bilera egin dira herritarren parte-hartzearekin. Haietan bildutakoek euren Klubaren kudeaketa ereduaren inguruko iradokizunak eta ekarpenak aurkeztu dituzte.