Skip to main content
EU

Salgai daude Madril CF-ren aurkako partidarako sarrerak

Igandean CA Teneriferen kontra jokatuko den partidarako sarrerak ere eros daitezke

Bihar Madrid CF-ren aurka 20.00etan, Ipuruan, jokatuko den partidarako sarrerak salgai daude jada. Orsaixan gaurtik eta 14. Ateko leihatilan ordu bat lehenagotik egongo dira (19.00etatik aurrera).

Gainera, armaginek Teneriferen aurka igandean jokatuko duten partidarako sarrerak ere salgai daude. Partida hau 12.00etan jokatuko da eta beraz ordu bete lehenago, 11.00etan, irekiko da salmentarako leihatila. Orsaixan ere erosi ahalko dira ohiko ordutegian.

Partida hauen kasuan, sarreren prezioa 10€-koa izango da helduentzat eta 5€-koa 12 urtetik beherakoentzat. Abonatuek partida hauetara joan ahalko dute bazkide txartela aurkeztuta, baina nahitaezkoa izanen da txartel fisikoa bertaratzea. Ez da onartuko karnetaren argazki edo fotokopiarik.

Gainera, gogorarazi nahi dugu emakumezkoen partidetarako bazkide txartela eskuragai dagoela. Bazkide txartel horrekin Ipuruan jokatzen diren, denboraldi guzti honetan bai liga eta bai kopako, partida guztiak ikusi ahalko direla. Helduen kasuan 60€-ko prezioa du bonoak eta 30€-koa 12 urtetik beherakoentzat.