Salgai larunbatean Levante UD-ren aurka jokatuko den partidarako sarrerak
Sarrerak gaur eta bihar bitartean erosi ahalko dira Orsaixanen, ohiko ordutegian, eta partida egunean ordubete lehenagotik
Larunbatean, hilak 28, emakumezkoen lehen taldeak laugarren jardunaldiko partida jokatuko du Levante UDren aurka, 12:00etan.
Sarrerak gaur eta bihar bitartean erosi ahal izango dira Orsaixanen, ohiko ordutegian. Gainera, baita ere eskuragai daude, ohiko moduan, partida egunean bertan ordubete lehenagotik, 14. sarreran. Sarreren prezioa, betiko moduan, 10 eurokoa izango da adinekoentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat.
Gainera, gogorarazten dugu emakumezkoen taldeko abonuak urte osoko balioa duela, beraz 23-24 denboraldian abonatu zirenek 2024. urtea amaitu arte erabili ahal izango dutela. Gainera, gizonezkoen lehen taldeko abonatuek sarrera librea dute emakumezkoen lehen taldeak Ipuruan jokatzen dituen partida guztietan.