
Burgosko partidarako sarrerak 15 eurotan salgai
Viajes Premierrek autobus bidezko joan-etorria antolatu du larunbateko norgehiagokarako
Eibarrek 432 sarrera jarri ditu salgai Orsaixanen, 15 eurotan, Burgos CF taldeak bidalita, datorren larunbatean 16:15ean El Plantion jokatuko den partidarako.
Salmenta ostegunera arte (13:00etan) egongo da
Sarrerak erosteko, ezinbestekoa izango da erosketaren unean datu pertsonalak eta kontaktuko datuak aurrez aurre ematea.
Gainera, SD Eibarreko Agentzia Ofiziala den Viajes Premier Classekin lankidetzan, bidaia bat antolatu da autobusez, Eibartik larunbateko 9:00etan irtengo dena eta partida amaitzean itzuli egingo dena. Pertsona bakoitzeko kostua 30 eurokoa da.
Autobus ticketa eskuratzeko, interesa dutenek Viajes Premierren bulegora joan beharko dute (Fermin Kalbeton kalea, 5) astearte eta asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta ostegunean 12:00ak arte. Sarrerak Orsaixanen bakarrik salduko dira.