Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Huescako partidarako 300 sarrera salgai

Gaur arratsaldetik eros daitezke Orsaixanen 20 euroren truke

Eibarrek 300 sarrera jarriko ditu salgai gaur, 20 eurotan, LaLiga SmartBankeko azken jardunaldiko SD Huescaren aurkako partidarako.

Sarrerak Orsaixanen eros daitezke gaur arratsaldetik ostegun eguerdira arte. Sarrerak izendunak dira eta eskuratzeko unean bertaratuen izen-abizenak eta NANa aurkeztu behar dira.

SD Huesca-SD Eibar partida maiatzaren 27an, larunbatean, jokatuko da, 21:00etan.