Skip to main content
Kluba

50eko hamarkadan SD Eibarren jokalari eta 1965-1967an presidente izandako Luis Mari Aranegui hil da, 85 urte zituela

Klubak minutu bateko isilunea eskatuko du gaur arratsaldean Ipuruan jokatuko den partidan

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek eta armaginen familia guztiak doluminak eman nahi dizkio Luis Mari Araneguiren (1931/06/21) familiari, haren heriotza dela-eta. Luis Mari Araneguik SD Eibarri egin zion ekarpena ez zen mugatu 1950eko hamarkada hasieran ezker hegaletik egiten zituen jokaldi bikainetara –armaginekin jokatu zuen 49-50 denboralditik 53-54 denboraldira arte–, Eibar hirugarren mailan zegoenean. Horretaz gain, bere arrastoa utzi zuen talde armagineko presidente bezala.

Bera presidente zela, 1965 eta 1967 artean, klubaren sorreraren 25. urteurrena ospatu zen 1965ean eta armaginek beren bosgarren txapelketa irabazi zuten. Halere, hurrengo urteetan gertatuko zen bezalaxe, bigarren mailara igotzeko saiakerek ez zuten fruiturik eman. 

Administrazio-kontseiluaren erabakiz minutu bateko isilunea egingo da haren omenez SD Eibar eta Realaren arteko partidaren hasieran. Goian bego.