Skip to main content
EU
Lehen Taldea

500 armagin izango dira Leganesen

Eibarrek 7 ordutan saldu ditu larunbateko partidarako jaso dituen sarrera guztiak

Eibarrek sazpi ordu eskasetan saldu ditu Leganesek larunbatean 21:00etan jokatuko duen partidarako bidalitako 500 eserlekuak.

Partiduaren garrantzia dela eta, klubak autobusak doan jarri ditu zaleak Leganesera joan daitezen.
Sarrerak gaur jarri dira salgai Orsaixanen, Ipuruan, eta autobusez bidaiatu nahi duten zaleek Viajes Premier Class Eibarko Agentzia Ofizialean eman behar dute izena, sarrera erosi ondoren. Epea ostegunean amaituko da, 19:00tan. Orain arte, Viajes Premierrek lau autobus ditu osorik.
Zale bakoitzak gehienez lau sarrera eros ditzake eta ezinbestekoa da datu pertsonalak ematea.
Autobusak larunbatean bertan irtengo dira Ego-Gaineko autobus geltokitik goizeko 08:00tan, eta partida amaitzean Eibarrera itzuliko dira.