Skip to main content
EU
Kluba

50 denboraldi beranduago Eibar berriz aurkitu da UD Mahón taldearekin

Amaia Gorostiza Presidenteak Menorcako taldearen ordezkaritza bati egin zion harrera Presidentetza Palkoan, Sergi Enrichekin batera

1967ko maiatzaren 21ean, igandea, Menorcako San Carlos Futbol Zelaian jokatu zen UD Mahón (8. Taldeko txapelduna) eta SD Eibarren (4. Taldeko txapelduna) arteko Bigarren Mailara igotzeko faseko neurketa.

Eibarrek 3-2 galdu zuen Menorcan, baina itzulerako partidan 3-0 irabazi zuen Ipuruan. Beraz, hurrengo kanporaketara pasatu zen eta Real Jaén CF ere gainditu zuen.

Bigarren B maila oraindik existitzen ez zen garai hartan, armaginek arrakastarik gabe borrokatzen zuten Zilarrezko Mailara bueltatzeko, 1957/1958 denboraldian Hirugarren Mailara jaitsi zirenetik. Baina 18 denboraldi ondoren, 1976/1977an Erregionalera beheratu ziren.

Igoera-faseko norgehiagoka hori jokatu eta berrogeita hamar denboraldi beranduago, UD Mahón taldeko ordezkaritza bat Ipuruara itzuli zen Valentziaren kontrako partidan. Paco Perea Villalonga (Menorcako Futbol Historikoaren Elkarteko Koordinatzaile Nagusia) izan da ordezkaritzaren buru eta Presidentzia Palkoan egin zitzaien harrera.

SD Eibar Fundazioak bultzatutako omenaldi txiki horretan, etorritakoak Eibarrek 1967an UD Mahón taldeari emandako banderatxoa ikusi ahal izan zuten.

Amaia Gorostiza Presidenteaz aparte, Sergi Enrich aurrelaria ere anfitrioi moduan egin zuen partida bukaeran. Izan ere, XXI. Mendean Lehen Mailan gola egin duen Menorcako lehen jokalaria dugu. Enrich Ciutadelakoa da eta bere familiak lotura gogorrak dauzka Menorcako futbolarekin, bere aitak eta aitonak Club Esportiu Alaior taldean jokatu baitzuten.