
Kluba
300 sarrera salgai Gironaren aurkako partidarako
Sarrerak 15 euroko prezioa dute
Eibarrek 300 sarrera jarri ditu salgai Abonatuen Arretarako bulegoan (Orsaixan), 15 euroren truke, datorren larunbatean Monitilivin Girona FC taldearen aurka jokatuko den partidarako.
Eserlekuak estadioko bisitari-eremuari dagozkio (estali gabea), Gol Norte harmailaren ondoan dagoen bihurgunean.
Sarrerak ostegunera arte erosi ahal izango dira, 13:30ean, Orsaixanen soilik. Bertaratutako guztien datu hauek eman beharko dira: izen-abizenak, NAN, helbide elektronikoa, mugikorraren zenbakia eta desplazatzeko modua.
Ez da paperezko sarrerarik emango, baizik eta bertaratzen den zale bakoitzaren helbide elektronikora bidaliko dira pdf formatuan.